
Getxoko udalak eraso sexisten kontrako protokolo zehatza dauka eginda jaietarako, jaietan parte hartzen daben eragile ezbardinekin: mogimenfu feminiteagaz, ostalariekin, jai batzordeekin…Gune morea eskaintzen dabe, besteak beste, segurua eta nasaia, erasoren bat jasandako edonori laguntzeko. Profesionalak dagoz gune more horreetan laguntzeko, psikologoak eta gizarte hezitzaileak besteak beste. Txozna guneetan egoten dira puntu moreak. Arreta ahalik eta osoena eskaintzen jako erasoren bat jasan dauenari.
Eragile ezbardinen eta herritarren inplikazinoa ezinbestekotzat joten dabe eraso sexistei aurre egiteko, eta Getxon inplikazino handia dago. Aixerrotako Paella Txapelketan eta San Inazio jaietan egon ziran sexu eraso salaketak Getxon, eta protokoloak martxan ipini behar izan zituen. Horrez gain, jaietan gaueko doako autobus zerbitzua eskaintzen dabe, jentea etxera nasaiago joateo. Iaz eskaini eben lehenengoz, eta erantzun ona ikusita aurton errepikatu egind abe. Romoko jaiak oraintsu amaitu dira eta barikuan Portu Zaharrekoak hasiko dira. Jaiok eraso barik amaitzea nahiko leuke Amaia Agirre alkateak, eta emakumeek jaiak egunez zein gauez askatasunean bizi izateko daben eskubidea aldarrikatu dau.