BFAren Gizarte Ekintzarako aurrekontua %10 hazi da

"Bizkaian 0-6 urte bitarteko umeendako harrera familiak behar doguz" azaldu dau BFAko diputaduak

Amaia Antxustegi: “2024an Etxetic zerbitzua beste zortzi zentrotan eskainiko da”

Amaia Antxustegi (BFAko Gizarte Ekintzarako diputadua) / Bizkaia Irratia

BFAk Gizarte Ekintzarako sailak 691 milioi euroko aurrekontua eukiko dau, igaz baino 65,5 milioi euro gehiago da hori. Diru honen kopuru handi bat adinekoen egoitzetara bideratuko da, aurrekontu osoaren %35, ia 31 milioi euro. BFAko Gizarte Ekintzarako diputadua Amaia Antxustegi alkarrizketatu dogu gaur “Goizeko Izarretan”. Elorrioko adinekoen erresidentzia bizikidetza unidade bihurtzeko lanak hasita dagozala esan deusku Antxustegik. Era berean, etorkizunean Sestaon eta Abadiñon eregiko dabezan egoitzak errealidade bihurtzeko udalakaz harremanetan jarraitzen dabela azaldu deusku.

Menpekotasunerako prestazinoak %4,7 handituko dira. Gaur egun Bizkaian 21 mila pertsonak jasoten dabez prestazino honeek. “Inbertsino barriagaz familiei eta erabiltzaileei begirako hobekuntzak bideratu gura doguz” azaldu dau Antxustegik.

Etxetic

Urkullu Lehendakariak, aurreko astean Donostian egindako bilkura baten zaintzaren aldeko euskal ituna proposatu eban. Antxustegi topaketa horretan egon zan eta BFAk martxan jarritako Etxetic unidadeei buruz berba egin eban. “Orain Zallan, Indautxun eta Etxebarrin dagoz martxan eta 2024an Ugaon, Abanto-Zierbenan, Santutxun…

Aurrekontuen negoziazinoa

Bizkaiko Batzar Nagusietako EH Bilduko bozeroaleak esan dau foru-gobernuagaz eukiko dan negoziazinoan eurek zaintzagaz lotutako proposamenak lehenetsiko dabezala. “Momentuz ez dogu euren aldetik testurik jaso, orain emendakinak aurkezteko epea da eta akaso hortik helduko dira. Balorauko doguz baina ez dago dudarik BFAren lehentasuna zaintza dala” zehaztu dau foru diputaduak.

Gazte etorkinendako zentroak

Ondarroan gazte etorkinentzako zentroa martxan jarri dau Aldundiak orain dala gitxi. Portuko Antxinako Itsas-Etxea egokitu da horretarako eta 12 gazte dagoz hantxe orain. “Lehenengo harrera faserako aldi baterako zentroa da. Gazte batzuk alfabetatzeko eta euren hezkuntza proiektuak garatzeko beharrizana dabe eta Ondarroakoa horretarako erabiliko da” azaldu dau Antxustegik. Eubako eta El Viveroko zentroez be berba egin deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular