BFAk Izeba programa aintzindaria jarriko dau martxan 2025ean

"Autonomia Erkidegoak solidarioak izan behar dira" esan dau BFAko Gizarte Ekintzarako diputaduak

Amaia Antxustegi: “Euskaldunak be inmigranteak izan gara, ezin dogu hori ahaztu”

Amaia Antxustegi (BFAko Gizarte Ekintzarako diputadua) / Bizkaia Irratia

Azaroan gazte migratzaileei arretea emoteko Bizkaiko zentroetan 600 gazte inguru egozan, urte ta gitxiko epean, kopurua ia bikoxtu da. Lehendakariak eta Aldundiak behin baino gehiagotan eskatu deutse Espainiako gobernuari gazte honeei arretea emoterako orduan, ondo legokela banaketa orekatuago bat, lurraldearen arabera ez diralako kopuruan berean heltzen. “Estaduak bere eskumenak bete behar dauz, kontingentzia plan serioa behar da. Autonomia Erkidegoak benetan solidarioak izan behar dira, ez berbaz bakarrik, baita ekintza bidez be” esan dau BFAko Gizarte Ekintzarako diputaduak Amaia Antxustegik gaur Goizeko Izarretan saioan.

Nagusien egoitzak

Erresidentzietan itundutako ehun plaza barri txertatuko dauz BFAk. Sasoi bateko nagusien egoitzak bizikidetza unidade bihurtzeko prozesuak aurrera jarraitzen dauela berretsi dau Aldundiak. “Leioako egoitzan lau solairu dagoz, horreetatik hiru bizikidetza unidade bihurtuko dira eta bat gune sozio-sanitarioa izango da. Solairu bat dagoeneko bizikidetza unidade bihurtuta dago eta beste biekin obrakaz hasiko gara. Elorrioko egoitzea be trasformazino prozesuan dago” esan dau Amaia  Antxustegik.

Bizkaiko nagusien egoitzetako ratioa lau egoiliarreko langile batekoa izatea eskatu dau LAB sindikatuak. LABek mobilizazino dinamika bati ekingo deutso Bizkaiko nagusien egoitzetan ezarten dan ratioen dekretuaren aurka. “Bizkaiko erresidentziek ratioetan ez daukie defizientziarik, hori ikuskapenetean igerten da. Defizientziak batez be mantenimendu kontuetan izaten dira” esan dau foru diputaduak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00