Txantxarra garatzeko hainbat baldintza bete behar dira

Maitane Urberoaga (EHU): "Amaren esneak propietate asko daukoz"

Amaren esneak haginetako txantxarrik eragiten dau ?

Ume txiki bat amaren bularretik esnea hartzen / Bizkaia Irratia

Osasunaren Mundu Erakundeak, Europar eta Espainiako Pediatria Elkarteak eta Amagandiko Edoskitzearen Batzordeak gomendatzen dabe amagandiko edoskitze esklusiboa bizitzako lehen 6 hilabeteetan, eta beste elikagai batzuekin osatua umeak 2 urte edo gehiago izan arte, hau da, amak eta umeak nahi daben arte. Hainbat autorek txantxarren garapena edoskitze luzeagaz lotu dabe, eta ama askori aholku okerrak emoten deutsiez. Horreen artean seme-alabei titia emotea goizetik iztea. Txantxarrak etiologia konplexua dauko eta faktore askorekin lotuta dago.

Ahoko bakterioek hortzaren gainean jarritako glukosa metabolizetan dabe azido laktikoa sortuz, horrela pHa gitxitzen da eta pH azido hori (5,5 baino gitxiago) da desmineralizazinoaren eragilea. Amaren esnea konplexutasun biologiko handikoa da, aktiboki babesten dau eta immunomodulatzailea da. Txantxarren garapenaz, ama-esnearen propiedadeez…  berba egin dogu  Maitena Urberoaga EHUko Odontologiako irakaslea eta Osakidetzako langileagaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00