Osagaiak
- 200 g azukerea
- 140 g gurin
- 1 arrautza
- 300 g urun
- 3 g inpultsorea
- 3 g bikarbonatoa
- 2 g gatz
- 150 g txokolatezko kobertura
- 150 g intxaur
Elaborazinoa
Azukerea eta gurina nahastu, ondo alkartu arte. Arrautza bota, eta nahasten jarraitu. Beste alde batetik, uruna, inpultsorea, bikarbonatoa eta gatza alkartu, eta gehitu aurreko nahasteari. Azkenik, txokolatee eta intxaur zatiak bota, eta dana ondo alkartu.
70-80 g bolatxoak egin, eta labara sartuko dogun bandeja baten jarri, alkarren artean sakabanatuta. Bolak egin aurretik, masa oso bigun dagoala ikusten badogu, hozkailuan sartu apur bat gogortu daitezan.
Laban egingo doguz 12 minutuz eta 180 gradutan.
Hozten itxi, eta jateko moduan egongo litzatekez.
