Amorebieta-Etxanok 400 ikasle bilduko ditu bihar, apirilaren 16an, Zelaieta Zentroan egingo dan Gazteen Prestakuntza eta Enpleguaren I. Azokan. Horren harira, Ainhoa Salterain Amorebieta-Etxanoko alkateagaz egin dogu berba gaurko Goizeko Izarretan irratsaioan. Esan deuskunez, egitasmo honen helburua udalerriko gazteei etorkizun akademiko eta profesionala erabagitzen laguntzeko baliabideak, orientazinoa eta harreman zuzena eskaintzea da.
Izan be, jardunaldiak stand-ak, tailer praktikoak eta solasaldiak eukiko ditu eta unibertsitateek, Lanbide Heziketako zentroek eta enpresek hartuko dabe parte, EHUk, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak tartean. Ganera, Salterainek nabarmendu dau azoka jarraipena izateko helburuagaz sortu dabela, pixkanaka-pixkanaka sendotzeko asmoz eta gazteak lan-merkaduaren aukeretara hurbiltzeko tresna bihurtzeko.
