Aurrez-aurre zein online parte hartzeko aukerea egongo da

Antzeko egitasmoak eroan dabez aurrera dagoeneko Zornotzan

Amorebieta-Etxanok ‘Ametsetik Herrira’ ekimena jarri dau martxan

Antzeko egitasmoak egin dira dagoeneko Zornotzan / Amorebieta-Etxanoko Udala

Amorebieta-Etxanok ‘Ametsetik Herrira’ ekimen parte-hartzaile eta estrategikoa jarri dau martxan. Ekimen honen helburua, herritarrekaz alkarlanean, datozan 10 edo 15 urteetan udalerriak zelakoa izan behar dauan zehaztea da. Ainhoa Salterain alkateak esan deuskunez, antzeko egitasmoak eroan dabez aurrera dagoeneko Zornotzan.

Burutuko daben hausnarketa galdera batzuetan oinarrituko da: zelan bizi gura daben, zer zerbitzu eta gune behar dabezan, komunidade gisa zer erronkari egin behar deutsien aurre, etab. Saioei jagokenez, enpresekaz zein herritarrekaz egingo dabez saioak: zemendiaren 19an enpresekaz, eta abenduaren 2an eta 9an herritarrekaz. Beraz, aurrez aurreko parte-hartze saioak egingo dabez, baina online parte hartzeko aukerea be egongo da, auzokide bakotxak bere etxean jasoko dauan QR kodearen bidez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00