Hamabost urte luze igaro dira Xabier Etxeita Gorritxategik lehen partidua jokatu ebanetik Athleticen elastikoagaz. Klub zuri-gorrian, Elx, Cartagena, Huesca, Getafe eta Eibarren jokatu ostean, baiezko erantzuna emon eutsan herriko taldetik egindako deiari. Etxeita gustora dago, etxean, minutu asko jokatzen eta lesinoen bisitea euki barik. Amorebietako kapitainagaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Jokoan kirol tartean.
Amorebietak esku eskura euki eban bigarren mailarako txartela, azken jardunaldian SD Logroñesen zelaian jokatu eban partiduan. Haritz Mujikaren mutilak aurreratu egin ziran markagailuan eta Numancia eta Eldenseren arteko partidua bardinduta egoan. Emaitza horreekaz, Amorebieta bigarren mailako taldea bazan be, talde errioxarrak bardinketearen gola sartu eban luzapenean. Irabazi ez arren, Amorebietak beste urrats bat emon eban bigarren mailarako bidean.
Urdinek Tarragonako Nasticen aurka jokatuko dabe zapatuan Urritxen. Bigarren mailara itzultzeko beste aukera bat eukiko dabe. Sei puntu geratzen dira jokatzeko eta Haritz Mujikaren taldeak lau puntuko aldea kentzen deutso Eldenseri, bigarren sailkatuari. Ganera, gol averagea bizkaitarren aldekoa da. Egun handia izan daiteke zapatukoa Zornotzan.