"Mundu mailako merkataritza hitzarmenetatik elikadurea atara behar da" esan dau Unzalu Salterainek

"Zelanda Barritik esnea eta bildotsak ekarri gura dabez orain gurera" salatu dabe Bizkaiko EHNE eta ENBAk

Bizkaiko 70 traktore inguruk baserritarren ahotsa eroango dabe Bilbora

Unzalu Salterain eta Karlos Ibarrondo / Bizkaia Irratia

EHNE Bizkaia eta ENBA sindikatuek baserritarrek bizi daben egoereagaitik protestetako mobilizazinoa burutuko dabe Bilbon. Goizean goizetik abeltzainek traktoreetan urtengo dabe Karrantzatik, Markinatik, Abadiñotik, Gernikatik eta Erandiotik.  Traktoreakaz helduko dira uriburura goizeko bederatzietarako eta 10:00etan San Mamesen batu eta kalerik kale Areatzaraino joango dira. Goizeko 11:00ak inguruan helduko dira Areatzara. Unzalu Salterain (EHNE Bizkaia) eta Karlos Ibarrondo (Bizkaiko ENBA) alkarrizketatu doguz gaur “Goizeko Izarretan”.

Elikadura mundu mailako merkataritzatik, itun edo akordioetatik kanpo egon beharko litzakela uste dabe EHNE Bizkaian. “Zelanda Barritik esnea eta bildotsak ekarri gura dabez orain gurera” salatu dau Salterainek. Bihar eskualde ezbardinetatik helduko dira baserritarrak euren traktoreakaz Bilbora eta Areatzan bildotsa benetako prezioan salduko dabela esan deusku Carlos Ibarrondok. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira, alderdi politikoei eta erakundeei be, euren errealidadea kontuan hartzeko eskatuko deutse baserritarrek biharko protestan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular