"Gaztetxea aurrera, udala errudun" lelopean manifestazinoan urten eben atzo Durangon

"Hutsitu daben eraikina udalak bildegi lez erabilten dau" esan dau Gazte Asanbladako kideak

Ander Sarriugarte: “Durangoko udalak sei gazte salatu dauz eta holan ez da dialogetan”

Durangoko gazte asanbladakoen manifestazinoa / Bizkaia Irratia

Durangoko Correos eraikina abenduaren 6an okupatu ostean arinegun eguerdian hustu egin eben. Ate irekien jardunaldia egoan antolatuta, baina eguerdian bertaratu ziran ertzain eta udaltzainek eraikinean gazteei sartzen ez eutsien itzi segurtasun arrazoiakaitik. Udaletik jakitera emon dabe eraikinak gitxieneko segurtasun-baldintzak beteten ez dauzen espazioa dala. Detektatutako arriskuen artean, babes bako igogailuaren zuloa eta balkoietako hondatutako barandak aitatzen dabez. Gazte Asanbladatik dinoe horreek atxakiak baino ez dirala eta udaleko beharginek eraikina bildegi lez erabilten dabela eta sartu-urtenak egiten dabezala.

Gauzak beste modu batera konpontzeko eta eskuhartze poliziala sahiesteko udal gobernuagaz kontaktuak jarten ahalegindu zirala esan dau Gazte Asanbladak, inork deirik ez eutsiela hartu adierazota. Gaztetxearena Durangon dagoan etxebizitza arazoa salatzeko ekimena be badala gaineratu dau Ander Sarriugartek gaur Goizeko Izarretan irratsaioan. “Lehen etxebizitzea erosten ebanak orain alokairura jo behar dau eta lehen alokatzen ebanak orain gurasoen etxean geratu behar dau” salatu dau gazte durangarrak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00