2025-2029 urteetan izango dira biak jaialdiko zuzendari

Maria Goiricelayagaz batera Olite-Erriberriko antzerki jaialdiaren zuzendari artistikoa izaten jarraituko dau Pikazak

Ane Pikaza: “Herriari begira dagoen jaialdia da”

Ane Pikaza eta Maria Goiricelaya / Bizkaia Irratia

Maria Goiricelaya eta Ane Pikaza bizkaitarrek pozik hartu dabe Olite-Erriberriko antzerki jaialdia zuzentzen jarraitzeko emondako aukerea. La Dramatica Errante konpainiako kide biak aukeratu dabez oraintsu, Oliteko antzerki jaialdia zuzentzen jarraitzeko. 2026-2029 aldirako zuzendari artistikoak izaten jarraituko dabe Goiricelayak eta Pikazak. Azken honek gogoratu deusku, Olitekoa, herriari begira dagoen jaialdia dala. Lau hautagairen artean aukeratu behar izan dau jaialdiko batzordeak. Azpimarratu dabenez, ekintza zehatzak proposatu dabez Pikazak eta Goiricelayak. Kalidadeko proposamena aurkeztu dabela azpimarratu dabe. Ane Pikazak esan deusku, jarraipen proiektua planteatu dabela.

Erreferente bilakatzen doan hitzordua

2026ko garagarrilaren 17tik abuztuaren 2ra bitartekoa izango da 27. Olite-Erriberriko antzerki jaialdia. Momentuz ez dagoz ezer aurreratzeko moduan. Festibal hau, erreferente bihurtzeko bidean dago. Pikazak nabarmendu dau, gero eta gehiagok ezagutzen daben jaialdia dala. Horren erakusle, talde askok eskatzen dabela festibal honetan parte hartzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00