70. hamarkadara arte ustiaketak egiten ebezan Mañariko Angurreta harrobian

Gaur egun Angurreta harrobia arte espazio lez berreskuratzen dabilz, eta artelan modernoak ikusi daitekez bertan

Angurreta harrobia, Mañariko harri lorategia

Victor Arrizabalaga, Angurreta Harrobia arte espazioaren sustatzailea / Bizkaia Irratia

Mañariko Aldebaraieta auzoan dago Angurreta harrobia. 1970eko hamarkadara arte ustiaketak egiten ebezan. Gaur egun, baina, arte espazio lez berreskuratzen dabilz, eta artelan modernoak erakusten dabez. Durangaldeko artista batzuen ekimenez, Mañariko Angurreta harrobiari bigarren bizi bat emon eutsen 2021ean, eta Angurreta Harrobia arte espazioa sortu eben bertan. Momentu honetan Tadanori Yamaguchi artista japoniarraren Denboraren aztarnak erakusketea bisitau daiteke.

Victor Arrizabalaga margolari eta eskultore mañariarrak Herriz Herri saioan azaldu dauanez, harrobi hau erabarritzeko proiektuari 2018. urtean ekin eutsen. “Guri iruditzen jaku praktika artistiko barrientzako oso leku egokia dala harrobi bat: instalazinoak egiteko, performanceak egiteko, musika garaikidea… Ohiko espazioetan, museoetan eta galerietan, oso zaila da esperimentatzea. Harrobia, ordea, oso aproposa da esperimentatzeko eta gauza barriak planteatzeko. Eta baita natureagaz konektatzeko be”. Arrizabalagak gaineratu dauanez, holako espazio baten falta egoan eskualdean eta Euskal Herri osoan. “Guk dakigula ez dago holako espaziorik Euskal Herri osoan”. Mañariko harri lorategia deitzen deutse.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular