Antsotegi ostatua Lea-Artibai eskualdeko Etxebarria herrian dago kokatuta. Europako bigarren burdinolarik zaharrenean eraikitako ostatu berezia da, historiaz eta naturaz inguratua. Eraikina barritzeko prozesua luzea izan zan, eta erronka nagusia jatorrizko egitura errespetetea izan zan. Antxinako burdinola izandakoa gaur egungo hotel bihurtu dabe, bere nortasuna galdu barik.
Antsotegi hotela familian kudeatzen da, eta horrek gertutasuna eta zaintza berezia emoten deutso proiektuari. Gastronomian, tokiko produktuak eta tradizinoa dira oinarria, eta bisitariei Lea-Artibaiko saborea eskaintzen jake. Naturagazko harremana funtsezkoa da: inguruko mendietan eta ibarretan egiteko jarduerak eskaintzen dira. Antsotegi hotela ez da lo egiteko leku hutsa, esperientzia oso bat da, historia, ingurunea eta personak batzen dituana.
