Usansolon 24. Korrikaren lekukoa eroan dabenen artean Apario euskera alkartea egon da. 1990eko hamarkadan sortutako taldea da Apario, Jaione Epalza kideak esan deuskunez: “1.990 aldera hasi ginan, 25-30 gazte batu ginanean euskeraren alde. Beti egongo gara euskeraren alde lan egiteko prest”. Korrika eta Euskaraldia lako ekintzek animoak emoten dabezala uste dau Epalzak. Jentea prest egoten da holakoetan parte hartzeko, baina gero egunerokoan euskeraren erabileran, errealidadea beste bat da: “Halako ekintzetan jentea dago, baina egunerokotasunean euskerea erabilteko zailtasunak dagozala dirudi, horrela izan ez arren”.
