Asteburuan izandako ur horniduren matxura baten ondorioz Zamudio, Mungia, Erandio eta Loiuko milaka biztanle 33 orduz ur edangarri barik egon ziran. “Erandiogoikoan antzemon genduan matxurea, bi hodi lotzen ebazan mekanismo baten izan zan eta 1,2 metroko zabalerea daukan hodietan ur asko galtzen hasi ginan” esan deusku Arantxa Sanchezek Bizkaiko Ur Patzuergoko ordezkariak. Ezkerraldetik bi hodi handiren bitartez ura Uribe Kosta eta Txorierrira pasau eben eta era horretara, behin behinean, arazoa konpontzea lortu eben. “Erandion matxuratu dan mekanismoa ordezkatzen gabilz eta suposatzen da aste honetan bertan konponduko dogula” azaldu deusku Arantxa Sanchezek
Bizkaiko Ur Patzuergoak 2025ean hornidura sistemea hobetzeko 38,6 milioi euro erabili ahalko dauz. “Udan Busturialdean izaten diran estuasunak saihesteko lanean hasi gara, Bakioko sistemea Bermeoko Sollube mendian dagoan hartune bategaz konektetako lanak irailean hasi dira. Behin betiko konponketea 2028an helduko da” azaldu deusku Sanchezek.
Lea-Artibain egin beharreko lanez, Galindoko araztegiaz eta Bizkaiko urtegiez be galdetu deutsagu Arantxa Sanchezi, baita Bilboko itsasadarraren uren saneamenduaren etorkizunaz be.