"Gasarekiko dogun menpekotasuna ahalik eta gehien murriztu behar dogu" esan dau Arantxa Tapiak

"Arrasterako arrantza galarazotea ebatzi orduko Bruselak gaia ondo aztertu beharko leuke" zehaztu dau sailburuak

Arantxa Tapia: “Lehiakortasuna mantentzen bada lau laneguneko astea aztertu daiteke”

Arantxa Tapia (Eusko Jaurlaritza) / Bizkaia Irratia

Idoia Mendia sailburuak, aurreko astean, lau laneguneko astea euskal enpresa batzutan probatzeari atea edegi eutsan eta horretaz  galdetu deutsagu Arantxa Tapia sailburuari gaur Ondarroako Arrantzaleen Kofradiatik egin dogun Goizeko Izarretan. “Enpresa guztiak hartu behar ditugu kontuan eta ez batzuk bakarrik. Euskadin be probea egin behar da benetan nahi daben enpresekin, enpresa horreek bolondres izan behar dabe. Hori bai, lehiakortasuna galdu barik” zehaztu dau Arantxa Tapiak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuak.  “Lehiakortasuna bermatzen bada lau laneguneko astea aztertu daiteke, baina gogoratuta ezin dala lehiakortasuna galdu, hori galtzen bada gure ekonomia pikutara joango litzateke” gainerau dau sailburuak.

Parke Eolikoak

Energia barriztagarrien apostua indartzeko Bizkaian hainbat parke eolikoren proiektuak aztergai dagoz une honetan. Artzentales-Sopuerta da bat, 50 Megawatt-eko gaitasuna eukiko leukena. Gordexola, Zalla eta Gueñes artekoa beste bat da. 36,6 Megawatt-eko kapazidadea izango leukena. Orozko eta Laudio arteko Larragorri izenekoa beste bat 22,5 megawattekoa. Proiektu horreen ibilbide luzea azpimarratu deusku gaur goizean Bizkaia Irratian Arantxa Tapia ekonomiaren garapenerako sailburuak. Artzentalesekoari buruz BFAk dino ingurumenean kalteak sortu leikezala, batez be babestuta dagoa sai-zuria arriskuan jarri leikelako. Aldundiak gaineratu dau hori holan izan arren Jaurlaritzaren erabagia errespetauko dabela. “Oraingoz ez dakigu ze proiektuk egingo dauen aurrera. Tokiko administrazinoak kontuan izango doguz, egitekotan berme guztiakaz egingo doguz” azaldu dau Arantxa Tapiak.

Bajura eta Alturako flotak

Ondarroakoa Euskadiko lonjarik onenetarikoa dala esan deusku Arantxa Tapiak. Alturako eta baxurako arrantzaleek alkarlanean jarduten dabe eta kofradia barria Iñigo Urkulluk inaugurau eban arinegun. Jaurlaritzak 19 milioi euroko inbersinoa egin dau. Alturako arrantzaleak Europar Batzordeak  arrasteko arrantza galarazoko dauen bildur dira. “Bruselak gaia ondo aztertu behar dau holako erabagi potolo bat hartu aurretik. Ezin dira erabagiak beste barik hartu. Arrantza mota honen atzetik familia asko dagoz” zehaztu dau Arantxa Tapiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular