Gabonetarako erosketak egiteko plaza ona da Santo Tomas

Aurtengo urtea orokorrean ona izan ei da lehen sektorearentzat

Arantza Atutxa:”Santo Tomas garrantzitsua da, baina baserritaren urte osoko lana autortu behar da”

Arantza Atutxa Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurune Naturaleko Foru Diputaduak esan deusku Bilboko Santo Tomas plaza garrantzitsua dala baserritarrentzat, baina euren urte osoko lana hartu behar dala kontuan. Azoka hau gabonetako erosketak egiteko aukera ona dala azaldu deusku.

Aurtengo urtea lehenengo sektorearentzat orokorrean ona izan dala azaldu deusku Atutxak.Behi, hegazti eta txarrien gaixotasunak dirala eta zuhur dabilzala, baimna ekoizpen aldetik eta gauzak ondo joan dirala.

Datorren urteari begira, lankidetzan eginda daben suspertze plana martxan ipintea izango da erronketarikoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00