Merkataritza eta ostalaritzako elikagaien xahuketearen kontrako plan pilotua

Bilbao Dendak-egaz batera ipini dabe martxan xahuketearen kontrako plan pilotua

Arantza Madariaga: “Merkataritzan elikagaien %9’5 galtzen da alferrik, eta ostalaritzan %20”

Elika Fundazinoak eta Bilbao Dendak-ek merkataritza eta ostalaritzako elikagaiak alperrik ez galtzeko egitasmoa ipini dabe martxan. Proiektu pilotua da izatez. Parte hartuko daben enpresetan elikagaiak galtzearen ganeko azterketa sakona egingo dabe, ikuspegi kualitatibo eta kuantitatibo batetik. Horreek azpisektoreen arabera sailkatuko dira, elikagai-soberakinak emoteko proiektuaren bideragarritasun eta diseinu-azterlan bat egingo da, eta identifikautako soberakinak kudeatzeko eta errebalorizetako sistemearen pilotajea egingo da. Helburua da 2030rako ezarritako helburuak lortzea, eta elikagaiak alperrik galtzea saihestea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00