
Ardi latxen esne ekoizpena bikoiztu egin da azken 40 urteetan egindako hobekuntza genetikoen ondorioz. Neikerrek egin ditu hobekuntza horreek eta gaur egun be, ondino, horretan dihardu. Latxa ardien esne produkzino eskasetik eta osasun arazo jakin batzuetatik abiatu zan hobekuntza genetikoa. Urteotan aurrerapasu handiak emon ditue arlo bietan, esne ekoizpena bikoiztuta eta ardien osasuna asko hobetuta.
Gaur egun be lanean dihardue, tartean, aldaketa klimatikoak ekarri leikezan arazoei aurre hartu nahian. Etorkizuneko arazoei aurrea hartzea da orain erronka nagusia.