Jon Lopategi zana gogoratu eta bertsolari gazteei bultzadea emoteko sariketea

Bagilean zehar egingo da Lilibertsok antolatuta

Argi Baltza bertsolari gazteen sariketea prest

Eli Pagola, Argi Baltza sariketako 2024. urteko irabazlea / Lilibertso

Argi Baltza bertsolari sariketearen bosgarren edizinoa hasiko da domekan. Lilibertso taldeak antolatzen dau bertsolari gazteen sariketa hau. Jon Lopategi zana gogoratzeko eta bertsolari gazteei Lopategik erakutsitako guztia aitortzeko asmoz sortu zan sariketea. Lilibertsotik Mikel Retolazak azaldu deusku bertsolari gazteei bultzadea emotea, plazak emotea dala helburua. Lehenengo sariketan Bizkaiko bertsolari gazteak baino ez ziran izan. Gainontzekoetan Euskal Herri osoko partaideak izan dira. Ahalegintzen dira gehiegitan ez errepikatzen. Retolazak esan deuskunez, pozik dagoz urtez urte bertsolari gazte barriak topetan dabezalako.

Finala Muxikan

Hiru kanporaketa egingo dira Argi Baltza sariketan. Bagileko lehenengo hiru domekatan izango dira Mendatan, Ajangizen eta Gautegiz-Arteagan. Finala, bitartean, zapatuz izango da, bagilaren 21ean Muxikan, Lopategiren jaioterrian. Kanporaketa bakotxeko irabazleak zuzen sailkatuko dira finalera eta gainontzekoak puntuen arabera helduko dira. Mikel Retolaza, Argi Baltza sariketako lehenengo irabazlea izan zan. Betirako geratzen dan oroimena dala esan deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00