Euskeraz soul musikea egiten dauan taldea 'Girando por Salas' birea amaitu dau

Estaduko hainbat uritan kontzertuak eskaini dabez azken hilabeteotan

Arima Soul taldeak GPS birea amaitu barri dau

GPS bira - Azken kontzertua / @ArimaSoul

Mikel Makala eta Lidia Insaustik sortututako Soul musika proiektua da Arima Soul taldea. Geroago Paul San Martin eta Gorka Gaztanbide  gehitu ziran. 60 eta 70 hamarkadako Rhythm & Blues, Soul, Funk eta Jazz-Groove taldeen eragin argia eukan, baina baita estilo horreetako korronte garaikideenari begira, hau da Neo-Soula.

Zuzenekoetan, euskaraz abestutako kanta propioak jotzeaz gain, Soul estiloaren zenbait artisten bertsinoak interpretatzen dabez: Etta James, Gil Scott-Heron, Marie “Queenie” Lyons. 2020ko udan Fredi Pelaezen Pottoko estudioan 5 kantu orijinalez osoturiko EP bat grabatzen dute. 2021 urtearean hasieran, “Premios Enlace Funk” sarietan “Talde Berri Onena” sailean finalistak dira. Eta 2021eko udan, 7′ binilozko single bat argitaratzen dute Madrilgo Enlace Funk aldizkariaren zigiluan, kritika onak jasoz.

2022aren amaieran, «Girando por Salas – GPS#13» ekimenean parte hartzeko hautatuak dira. Ekimen horrek, 2023ko lehen hilabeteetan, bere proiektua aurkeztera eroan ditu, estaduko hainbat uritan kontzertuak eskainiz. Ibilbidea errepasau dogu eta azken bira honi buruz berba egin dogu sortzaileetariko bategaz, Mikel Makala baxuagaz hain zuzen Aupa Bizkaia saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00