Bost sari banatu dira guztira

DBH 3-4 kategoriako Liher Fernandez eta Naiara Juanikorena irabazleekaz egin dogu berba

Arnasguneetako gazteen talentua autortu da Arnasetik lehiaketan

Leitzako Herri Aretoan ospatu da sari banaketa ekitaldia / Arnasa Gara

Arnasetik bideosormen lehiaketaren laugarren edizinoari amaierea borobila emon jakon azaroaren 27an, Leitzako Herri Aretoan ospatutako sari banaketa ekitaldiagaz. Arnasetik, UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak alkarregaz sustatutako Arnasa Gara ekimenaren barruan kokatzen da, eta euskeraren arnasguneetako 10 eta 16 urte bitarteko gazteen sormena bizteko eta euren hizkuntza ohituren inguruan gogoeta eragiteko helburua dauka.

Bost sari banatu dira: kategoria bakotxeko bat (LH 5-6, DBH 1-2 eta DBH 3-4 kategoriak), publikoaren saria eta Leitzako Udalaren Saria. Batetik, LH 5-6 kategorian, Ikaztegietako Herri Eskolako ikasleek jaso dabe saria ‘Atzo eta Gaur Baliarrain-Ikaztegieta’ bideoagaitik. Bestetik, DBH 1-2 kategorian, Mutriku BHI-ko ikasleek jaso dabe saria ‘Mutriku Arnasetik’ bideoagaitik.

DBH 3-4 kategoria

Azkenik, DBH 3-4 kategorian, Amazabal BHI ikastetxeko ikasleek jaso dabe saria ‘Leitza Herrimina’ lanagaitik. Hain zuzen be, DBH 3-4 kategoriako Liher Fernandez eta Naiara Juanikorena irabazleekaz egin dogu berba. Maila honetako ikasleek pentsatu dabe, euren herria uztekotan, zer sumatuko eben gehien faltan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00