1934eko itsas zeharkaldia errekuperau da leukodistrofiaren kontra uger egiteko

Getxoko itsas zeharkaldirik zaharrena, opariak eta kontzertua; egun osoko plana bagilaren 28an gozatzeko

Arriluze Txallenge: leukodistrofiaren kontra uger egiteko erronka Getxon

Arriluzeko faroa / www.arriluzetxallenge.es

Gaixotasun arraroen barruan, leukodistrofiak gaixotasun multzo bat dira. ELAren antzeko gaixotasun horreen ezaugarri nagusia burmuineko materia zuriaren endekapen progresiboa da, mielina-zorroaren hazkunde edo garapen inperfectuaren ondorioz, nerbioi-zuntzen inguruan isolatzaile gisa jarduten da ganz-geruzaren ondorioz.

Leukodistrofia bezelako gaixotasun arraro bati ikusgarritasuna emotea, ikerketarako dirua biltzea eta gaixoen egunerokotasuna hobetzen laguntzea ezinbestekoa da gaixotasunari behar dan moduan aurre egiteko.

Bagilaren 28an, leukodistrofiaren kontra uger egingo da Getxon, Arriluze Txallenge ekimena ospatuko da. Diru bilketaren %100 ELAespana.com-era bideratuko da. Mikel Bildosolak kontau deuskuz gaixotasunaren ezaugarri nagusiak eta Arriluze Txallengean antolatu daben guztia: txosna, kontzertua eta opari banaketea, besteak beste.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00