Auzokide talde batek Artaza Parkeko Herritarrak alkartea osotu dabe Ballontiko eta Artatzako biribilguneak batuko dituan tunelaren proiektua epaitegietara eroateko. Tomi Etxeandia Artaza Parkeko Herritarrak alkarteko kideak esan deuskunez, lehenengo urratsa emon dabe dagoeneko, epaitegietan iragarriz salaketa jarriko deutsiela proiektuari, eta orain Aldundiak espediente osoa abokatuari emotearen zain dagoz demanda judiziala aurkezteko.
Alkartearen ustez, Aldundiak hainbat irregularidade egin ditu subflubiala proiektua onartzeko prozeduran, eta, beraz, epaitegietan eskatuko dabe proiektua bertan behera gelditzea. Ganera, proiektuak sustatzen dauan garraio ereduaren aurka agertu dira, izan be, milaka kotxe gehiago ipiniko ditu errepideetan, kotxeen aldeko dei efektua egingo daualako.
Bestalde, dinoe tunelaren ondorioz kutsadura eta berotegi efektuko gasak handituko dirala. Azkenik, salatzen dabe gastu publiko ikaragarria suposatuko dauala (500 milioi euro baino gehiago) eta hobe legokela beste zerbitzu publikoetan inbertitzea, garraio publikoan, zaintza sisteman edo osasungintzan, esaterako.
