Jesus Muñiz historialariaren eskutik 38 pieza aukeztu dira

Erakusketea apirilaren 30era arte zabalik egongo da

Arte Gotikoaren erakusketea egongo da Enkarterriko Museoan

Jesus Muñiz historialaria / Geuria

Arte Gotikoaren erakusketea jasoko dau Enkarterriko Museoak apirilaren 30era arte. ‘Erdi Arotik gugana, Arte Gotikoa Enkarterrin’ izenagaz eta Jesus Muñiz historialariaren eskutik, museoan 38 pieza egongo dira ikusgai. Pieza honeek, 1270. urtetik 1530.urtera bitartekoak  dira eta Muñizek urtebetez lan egin dau tailetako piezak, eskulturak eta pinturak biltzeko.

Hori dala eta, Jesus Muñiz Petralanda Bizkaia Irratiko mikrofonoetan egon da gugaz berbetan. Historialariak  dino prozesu konplexua izan dala piezak Enkarterriko Museoan aurkezteko: “Lehenik gai honetako piezak zeintzuk diran jakin behar izan dogu eta horretarako katalogo bat daukagu”. Muñizek eskualdeko hainbat lekutara bidaiatu behar izan dau ondare-balio oso handia dauken piezak topetako. Ostean, piezak museoko erakusketan ikusgai egoteko lehenengo pausuak luzeak izan dira eta “fase asko pasau behar dabez”.

Enkarterriko Arte Gotikoaren ikerketea izateaz gain, Bizkaia mailan be lehenengoa da Muñizek egindakoa. Piezak batzeko historialariak Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Arloko zaharbarritze zerbitzuaren, Euskal Museoaren, Bizkaiko Eleiz Museoaren, Arkeologia Museoaren eta Bilboko Gotzaindegiaren laguntzea izan dau. Lan gehienak erlijiosoak dira eta aukeratutako 38 piezak Enkarterriko udalerri-eremutik ekarri dira, baita Euskal Museotik edo Eleiza Museotik be.

Liburu formatuan eskuragarri

Piezak Enkarterriko Museoan ikusgarri egoteaz gain, liburua be atara dabe. Museora joan ezin dabenek, Bizkaiko Arte Gotikoaren lehen ikerketearen liburua erosteko aukerea izango dabe eta bertan, eskultura eta artelan guztien informazino guztia eskuragarri dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00