'Istorioak' gaia aukeratu da aurten

Bilboko Arte Ederren museoko bildumako lanak fideltasun osoz erreproduzituta

‘Artearen Ibilbidea’, beste behin, herriz herri ikusgai

"Artearen Ibilbidea" erakusketaren aurkezpena / Bizkaia Irratia

Artearen Ibilbidea erakusketa ibiltaria Barakaldora heldu da. Bilbon emon jakon hasierea maiatzaren 6an eta gaurtik astelehenera Barakaldoko kaleetan ikusi ahal izango dira Bilboko Arte Ederren museoko bildumako artelanak. 2020. urtean hasi zan Arte Ederren museoa erakusketa ibiltari hau antolatzen. Oso erantzun ona izan dau orain arte. Esan behar, museoaren bildumako obrak, fideltasun handiz erreproduzitzen direla erakusketa honetarako. Cesar Otxoa museoko hezkuntza saileko teknikoak azaldu deuskunez, lanaren tamaina hartzen da kontuan erreprodukzinoa egiterakoan.

Danetariko lanak ikusgai

Proposamen tematikoak egiten dira urte bakotxean. Istorioak gaia aukeratu dabe aurten. Arteak era guztietako historiak bisualki adierazteko daukan gaitasuna erakutsi nahi dabe. Isabel Baquedano, Francisco Durrio, Mari Pui Herrero, Andres Nagel edo Itziar Okarizen pinturak, argazkiak edo kartelak dagoz ikusgai erakusketa ibilitari honetan. Gogoratu behar bisita komentatuak be eskaintzen direla norbanakoentzat edo ikastetxeentzat. Museoan egin behar da eskaria aurretik. Artearen Ibilbidea erakusketea 31 herritik igaroko da. Durangon amaituko da abenduaren 7an.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00