Lurrikaretan hildakoen kopurua murrizteko eraikinak behera ez etorteko moduan eregi behar dira

"Lurrikarak edonon gertatu leitekez baina ez kopuru eta magnitude berarekin" zehaztu dau Arturo Apraiz geologoak

Arturo Apraiz (Geologoa) : “Oraingoz ez dago lurrikarak aurreikusteko modurik “

Turkiako lurrikaren ondorioak Diyarbakirren / Wikipedia

Lurrikarak uste doguna baino arruntagoak dira, nahiz eta albistegietan urtero 4-5 aldiz baino ez diran aitatzen.  Albiste izateko hildakoak egon behar dira, suntsipenaren irudi lazgarriekin edo gugandik oso gertu lehertu behar dira. Lurrikarak edonon gertatu leitekez baina ez kopuru eta magnitude berarekin.

Lurrikara gehienak eta indartsuenak plaken arteko mugetan zehar sortzen dira. Plaken barruko eremuak, Euskal Herria barne, sismikoki askoz lasaiagoak dira. Oraingoz ez dago lurrikarak aurrikusteko modurik eta egin leiteken gauza bakarra lurrikaren ondorio ikaragarriak ahal dan neurrian murriztea da. Hildako gehienak, eraikinak behera etortzean bertan harrapatutakoak izaten dira, beraz, eraikinak behera ez etorteko moduan eregi behar dira. Horretarako badagoz aukerak, arazoa da eregitea karuagoa dala, eta beti dago baten bat dirua segurtasunaren aurretik jarten dauana. Arturo Apraiz Euskal Herriko Unibertsitateko geologoak zehaztasun ugari emon deuskuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00