Bizirik dagoen edozein hizkuntzatan etengabe erabilten dira berba barriak. Lexikoaren bilakaera errealari jarraipena egitea behar-beharrezkoa da edozein hizkuntzarentzat, eta, are gehiago, euskerea legezko edo normalizazino
bidean dagoan hizkuntza batentzat. Horregaitik, errealidade barriak izentetako euskarak beste hizkuntzetatik
mailegatzen dituan edo euskaratik bertatik hiztunok sortzen doguzan berba eta esamolde berriak batu dauz UZEIk
Neolotekan. UZEIko kidea dan Joxean Zapirainegaz neologismo batzuen atzean dagoan istorioa ezagutu dogu gaur Goizeko Izarretan irratsaioan.
UZEIren Neoloteka egitasmoaren helburua euskarazko neologismoak identifikau, bildu, aztertu eta sarean edonoren eskura jarriko dituan behatoki bat sortzea da. Dagoeneko batzuk jaso dabez: woke, emisino baxuko eremua, turismofobia, kanperizatu, arzalpen…