Joxean Zapirainek neologismoek hizkuntzeari egiten deutsen ekarpenaz berba egin deusku

UZEIk sortutako Neoloteka barrian dozenaka neologismo batu dabez

Arzalpen, turismofobia, woke… UZEIk aukeratutako neologismo barriak

Letrak / Bizkaia Irratia

Bizirik dagoen edozein hizkuntzatan etengabe erabilten dira berba barriak. Lexikoaren bilakaera errealari jarraipena egitea behar-beharrezkoa da edozein hizkuntzarentzat, eta, are gehiago, euskerea legezko edo normalizazino
bidean dagoan hizkuntza batentzat. Horregaitik, errealidade barriak izentetako euskarak beste hizkuntzetatik
mailegatzen dituan edo euskaratik bertatik hiztunok sortzen doguzan berba eta esamolde berriak batu dauz UZEIk
Neolotekan. UZEIko kidea dan Joxean Zapirainegaz neologismo batzuen atzean dagoan istorioa ezagutu dogu gaur Goizeko Izarretan irratsaioan.

UZEIren Neoloteka egitasmoaren helburua euskarazko neologismoak identifikau, bildu, aztertu eta sarean edonoren eskura jarriko dituan behatoki bat sortzea da. Dagoeneko batzuk jaso dabez: woke, emisino baxuko eremua, turismofobia, kanperizatu, arzalpen…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular