Euskadik Lokal2030 Hub izendapena jaso dau Nazino Batuen Erakundearen eskutik, eta munduko lurralde bakarrenetarikoa da horretan. Mundu osoan era horretako 8 Hub dagoz danetara. Hub barriak erakunden enpresen, unibertsidadeen eta gizarte zibilaren arteko alkarlana artikuletan dau, eta 2030 Agendaren balioak benetako eragina daben proiektu zehatz bihurtzen dira.
Hub izendapen hori egiteko hemen sustatzen dan lankidetza publiko-pribadua hartu dabe kontuan, demokrazian sakontzeko oso baliokoa dalako. Auzolan eredu hori eredu moduan zabaldu gura dau Nazino Batuen erakundeak eta horretan egiten beharko dabe lan beste Hub batzuekin.
Gaur egun 120 erakunde baino gehiago batzen dira Euskadi Lokal2030 Hubean, publikoak, enpresak, unibertsidadeak, ezagutza-zentroak eta gizarte antolakundeak.
