'Trajea': tentsinoa, suspensea eta umorea, orain euskal erara be

Begoña Bilbao Lejarzegik zuzentzen dau 'Trajea' obrea

Asier Hormaza eta Joseba Apaolaza, protagonista, ‘Trajea’ antzezlanean

Trajea Txalo Produkzinoak ekoiztutako antzezlana da. Uriburuko saltoki handietako merkealdiaren lehenengo eguna da. Jentea tropelean sartu da eta istripu bat izan da. Eraikinaren erraietan, segurtasun-zaintzaile batek negozio-gizon bat galdekatu dau, traje bat erostera etorri dalako eta gertakariekaz zerikusia izan daualako. Hori da antzezlanaren argumentua.

Juan Cavestanyk sortutako antzezlanaren bertsinoa da. Begoña Bilbao Lejarzegik zuzentzen dau, eta Asier Hormaza eta Joseba Apaolaza dira antzezlaneko protagonistak. Emonaldiak erderaz eta euskeraz be egingo dabez, Martin Agirrek itzulitako gidoiagaz. Aupa Bizkaia programan Asier Hormazagaz antzezlanaren eta beste gauza askoren ganean berba egiteko aukera izan dogu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00