
Pello Rubioren figura nabarmendu dabe Asier Ibaibarriagak eta Edurne San Martinek Txillarreko sukaldaria. Pello Rubiori elkarrizketa kaleratu barri daben liburuan. Txillarre Pello Rubioren baserria zan eta berak alkartu ebazan bertan Jesus Egiguren eta Arnaldo Otegi 1999an, garai oso latzean. Baserria topagune, foro eta egoera batzuen hasierea izan zan.
Asier Ibaibarriagak esan deuskunez egindako lana autortu behar jako Pello Rubiori: “Oso gauza handia egin eban Pello Rubiok”. Dana dala, askok ez dabe ezaguna izango, gauza asko isilpean eroan ditualako. Orain, Ibaibarriagak eta San Martinek egindako lanari esker xehetasun gehiago deskubridu doguz.
Ikus-entzunezko pieza bat be kaleratu dabe
Jatordu ugari egin eben Txillarre baserrian, Pello Rubiok berak mimoz prestatutako menuak eta topaketak. Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohia be egon zan bertan. Liburuaz gain, ikus-entzunezko pieza bat be prestau dabe. Momentu honetan, Euskal Herriko toki desbardinetan dabilz euren lana aurkezten.