Osakidetzak eta Euskadiko farmaziek asmari aurre egiteko sentsibilizazino plana adostu dabe

"Kutsadurak asmaren larriagotzeagaz zerikusia dauka" esan dau Amaia Aranburu neumologoak

Asma daben pazienteen erdiak ez dau tratamendua behar dan moduan egiten

Asmari aurre egiteko inhalagailu bi / Bizkaia Irratia

Galdakaoko ospitalean Aires izenagaz erakusketea zabaldu dabe, arnas gaixotasun kronikoa daukienen eguneroko bizitza ikusarazoteko. Amaia Aranburu, Galdakao-Usansolo ospitaleko neumologoagaz berba egin dogu gaur Goizeko Izarretan.

Asma, biriketako gaixotasun inflamatorio kronikoa da eta betirako da. Hori bai, tratamenduagaz kontrolatu ahal da eta gaixoak bizi kalidade normala izan leike. Kasu arinak Lehen Arretan tratetan dabez, larriak asma unidadean ospitalean. Urtean zazpi mila ume inguruk Osakidetzako larrialdietara jo behar izaten dabe asmak eragindako arnasa hartzeko arazoen ondorioz.

Euskadin asma jasaten daben pazienteen kopurua biztanleriaren %7tik %10era pasau da azken urteetan. Batzuk inhalagailua behar izaten dabe, kasu batzutan tapoi urdinekoa baina beste batzutan tapoi gorrikoa behar izaten da. Beste batzuk horregaz nahiko ez eta ariniketan joan behar izaten dabe Larrialdietara. Osakidetzak eta Euskadiko farmaziek inhalaigaluen erabilera egokia bultzatzeko programea sortu dabe. Inhalagailu honeek ondo erabiltea oso garrantzitsua da, medikazinoa biriketara heltzen ez bada ez dauelako eraginik sortzen. Estimazinoa da pazienteen erdiak, hau da, %50ak ez dauela agindutako tratamendua behar dan moduan gauzatzea lortzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular