Onura fisikoak eta emozionalak eragiten dauz boxeoaren praktikak

Parkinsona daben 30 lagun dabilz boxeoa praktiketan terapia modura

Asparbi, boxeoa eskaintzen lehenengoa

Asparbiko kideak boxeoa praktiketan / Asparbi alkartea

Bizkaiko Parkinson alkartea, Asparbi, aitzindaria da boxeoa terapia modura erabilten. Atzo bertan, jardunaldi berezia egin eben Bilbon. Batetik, arteterapia tailerra egin eben eta bestetik, boxeo erakustaldia. Iker Tamayo Asparbiko fisioterapeutea eta Bilboboxing gimnasioko boxeolariarena izan zan ekimena. Urtarrilean emon eutsen ideiaren barri Asparbiko kideei eta ordutik dabilz boxeo saioak antolatzen. Hasieran 4-5 lagun egozan, gaur egun 30 dagoz. Iker Tamayok, bozeoa praktikatzeak daukazan onurak azaldu deuskuz. Koordinazinoa, indarra eta oreka azpimarratzen dauz batetik, eta bestetik, faktore sozialak. Marian Bastegietagaz be egin dogu berba. Asparbiko bazkidea da eta boxeo ikaslea. Tamayok aipatutako onurez gain, animikoki boxeoa praktikatzeak eragiten deutsiena azaldu deusku. Taldeka aritzeak asko laguntzen deutsiela aitortu dau.

Ordu erdiko saioak

Esan dogunez, ekimen aitzindaria da honakoa. Estaduan, lehenengoak dira Asparbikoak honakoa eskaintzen. Munduan zehar AEBtan hasi ziren eta handik Kanada eta Mexikora be hedatu zan praktikea. Ordu erdiko saioak antolatzen dira. Musikea oso garrantzitsua izaten da saio honeetan. Boxeoa, dantza modura praktiketan dabela esan daiteke. Asparbik, Parkinsona daben pertsonen Bizkaiko alkarteak, bestelako terapiak be eskaintzen dauz, musikoterapia adibidez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00