Aurten nabarmentzen diran aldaketak demografikoa eta soziala dira, baina euskerea be kezkatariko bat da

Hezkuntzan segregazinoa hain kezkagarria izanda, Nerea Begoñak argi dauka EBIren DNAn dagoala segregazinoaren kontrako jarrerea

Aste honetan 2025-2026 ikasturteari hasierea emongo deutsie ume eta gazte askok

Irailaren 8a da, astelehena eta askorentzako gaurkoa egun arrunta izango da, lanera joan edo egunerokoa jarraituko dau gehiengoak. Baina ume eta gazte askorentzako egun berezia izango da gaurkoa. Udako oporren ostean, aste honetatik aurrera eskola umeak eta gazteak ikastetxeetara bueltauko dira.

Ikasturtearen hasierari buruz berba egiteko, Bilboko Eleizbarrutiko ikastetxe sarera jo dogu. Bilboko Eleizbarrutiko ikastetxeen sarea aurten be erronka desbardinei aurre egiteko prest dago. Hezkuntza sailetik nabarmendu dabezan erronkeen artean aldaketa demografikoa eta soziala dagoz, baina baita be euskerea. Ikasturte hasierari buruz eta aurtengo erronka nagusiei buruz berba egiteko, Nerea Begoña EBIko zuzendaria geugaz egon da Goizeko Izarretan irratsaioan.

“Guk segregazinoaren kontrako lna egin dogu beti,  DNAn daroagun bereizgarri bat da. Gaur egun asko hitz egiten da honetaz, baina gu betidanik egon gara hor. Inor ez da gelditu sartu barik hemengoa, hangoa edo bestekoa izan dalako”, adierazi dau Nerea Begoñak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00