
Sara Fantovaren “Jone, batzuetan” pelikulea irailean ikusi ahal izango dogu zine aretoetan. 2023ko Aste Nagusian esgindako filmea da, eta Bilboko neska gazte bat da protagonistea. Jone dauka izena neska horrek, 20 urte daukaz eta etxean alzheimerra daukan aita eta ahizta txikia zaindu beharra dauka. Aldi berean Bilboko Aste Nagusia hasten da eta Olga izeneko neska bategaz maitemintzen da. Beraz, etxeko arazoak, zaintzea, gazte baten Aste Nagusiko bizipenak eta maitasuna loratzea agertzen dira pelikulan, besteak beste.
“Jone, batzuetan” hainbat jaialditan erakutsi dabe eta sariak be irabazi ditu: Malagan aitamen berezia, Bartzelonako “D’A”-n sari nagusia pelikula independenteen atalean, Mallorkan peliularik onenaren saria…Gainera orain hile batzuetako Zinegoak jaialdian, ekitaldiari hasierea emoteko erabili eben pelikulea.