Euskadiren enbaxadore moduan egindako ekarpena autortuko jake puntistei astelehenean

18:30etatik aurrera egingo dabe ekitaldia Markina Xemeinen, Zesta Puntaren Unibertsidadean

Astelehen arratsaldean zestalariak omenduko ditue Euskal Diasporaren egunean

Zesta Puntaren Unibertsitatea / Markina Xemein Turismo

Eusko Jaurlaritzak zestalariak eta euren familiak omenduko ditu astelehenean, Euskal Diasporaren egunean, Markina Xemeinen. Arratsaldeko 18:30ean hasiko da ekitaldia. Kulturala, ederra eta hunkigarria izango dala esan deusku antolaketa-batzordetik Mari Eli Iturartek, Markina Xemeingo zinegotziak. Zestalariek eta euren familiek egindakoa nabarmendu deusku, batez be, puntisten emazteek atzerrira joan eta euren bizimodua egin beharra euki ebelako, sarritan atzetik etozen beste emakume batzuei bidea zabalduz. Asteleheneko omenaldian zesta eskoletako neskek be eukiko dabe protagonismoa, gaur egun zorionez gero eta emakume gehiago dabil kirol honetan be-eta.

Ekitaldi zabala izango da, nahi dauen guztiarentzako zabalik, Markina Xemeingo Zesta  Puntaren Unibertsidadean, 18:30etatik aurrera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00