Atxarte berreskuratzeko prozesua ipini dau martxan Abadiñoko udalak, EHUko Ekopol-en eskutik

Orain 30 urte inguru eten zan jarduerea Atxarten, protestaldi ugariren ostean

Atxarteko harrobiak birnaturalizetako prozesua martxan

EHUko Ekopol ikerketa taldeak prozesu parte hartzailea ipini dau martxan Atxarteko harrobia birnaturalizetako. Orain 30 urte inguru eten eben jardurea bertan, protestaldi ugariren ondoren, eta gaur egun itxi eben moduan dago. Udalak berreskuratzea erabagi dau, birnaturalizetea, eta Ekopol taldekoen esku itxi dau lan hori. Ekopolek parte hartze prozesua hasi dau eta urtebete ingurukoa izango da. Garrantzitsuena, izan be, jenteak zer nahi dauen jakitea dala esan deusku Peio Lozano taldekideak. Atxarten ibili jente asko ibilten dala: eskalatzaileak, landareria ikusten doan jentea eta abar. Beraz, jenteak zer nahi dauen jakin behar dala hasteko, eta ondoren, adostutakoa egiteko lanak hasi. Saio batzuk egin ditue dagoeneko eta parte hartzeko gogo handia dagoela ikusi dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00