"Baserriko uzta" ekimena egingo dabe Atxondoko Biezkon abuztuaren 26an

Baserriko ateak edegiko ditue jenteak euren jarduerea ezagutzeko

Atxondoko Biezko baserrian jarduera ugari abuztuaren 26an

Atxondoko Biezko baserria / Biezko

EHKOLEKTIBO agroekologikoak antolatuta, “Baserriko uzta” ekimena egingo da Atxondoko Biezko baserrian abuztuaren 26an. Egun osoko egitaraua prestau dabe joatera animetan diranentzat. Goizeko 10.30etan egingo deutse ondo etorria joaten diranei, ondoren bisita gidatua, hamaiketakoa Uger taldearen kontzertua, bazkaria, Jona Ocaña eta Garazi Magunagoitiaren bakarrizketea, sedabedarren destilazino tailerra eta Astotufer taldearen kontzertua.

Ekimen honegaz baserriko jarduerea ezagutzera emon gura dabe, nahi daben guztientzat ateak zabalduta. Aurton Atxondon dagoen Biezko baserriaren txandea. Bertan batez be barazkiak lantzen ditue, eta otzarak egin kontsumitzaile taldeei saltzeko edo azoketara eroateko. Biezko EHKOLEKTIBO agroekolokiko kideetarikoa da. Erizpide batzuk bete behar dira kolektibo horretan egoteko: produktuak modu ekologikoan lantzea, tamainu handiegiko uztiategia ez izatea, jasangarriak izatea….Biezko horetan dabil. Nekazalturismoa be badabe eta egunotan jente asko dabe bertan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00