Webguneak sei atal ditu; tartean Aulestiko mapa interaktiboa

Egilea oso pozik agertu jaku orain arte jasotako erantzunagaz

Aulestiko memoria batu dau Jabier Aranguenak Izkilimine webgunean

Frontoian Emilio Kortabitarte eta Justin Oar-Arteta abadeei egindako omenaldiko argazkia / Izkilimine

Jabier Aranguena aulestiarrak Izkilimine webgunea jarri dau martxan, herriaren inguruan bere bizitzan zehar batutako materiala auzokideen eskura be ipinteko asmoz. Orain dala aste batzuk jarri eban martxan webgunea Aranguenak. Momentuz, esan deuskunez, oso ona da jasotako erantzuna: “Jentea oso pozik dago webguneagaz”.

Dinogunez, daukan material guztia herritarrekaz partekatzea izan da bere helburua proiektuaren hasieratik: “Aspalditik ibili naz materiala biltzen. Informazino guztia ordenagailuan sartuta egoan, baina argitara atera gura neban, artxibo digital bat sortzeko asmoz”. Webguneak sei atal ditu guztira, tartean Aulestiko mapa interaktibo ikusgarria. Ganera, oso webgune aktiboa da, Aranguenak barikuro barritzen daualako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00