Gaur Goizeko Izarretan programan, Ana Otadui, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea izan dogu gure estudioan. “Jarduera parlamentarioari jagokonez, 2025. urtea, esan ahal dogu, urte oparoa izan zala Bizkaiko Batzar Nagusientzat“, esan dau Ana Otaduik 2025. urtearen balorazinoa egiterakoan. 98 bilkura egin ebezan pasa dan urtean: horretatik 23 Batzar Nagusiak, eta 75 Batzorde Mahaiaren batzarrak izan ziran.
Otadui kezkatuta agertu da indarkeria matxistak itxi dauzan biktimak gogoratzerakoan. “Emakumeen aurkako indarkeria da gizon eta emakumeen arteko desbardintasunaren aurpegirik krudelena eta gogorrena” azpimarratu dau Bizkaiko Batzar Nagusietako prsidenteak, eta gehitu dau, “2026. urte honetan gure asmoa da Bizkaiko Batzar Nagusietako hirugarren bardintasun plana onartzea”.
Abenduaren 29an onartu ebezan Bizkaiko aurtengo aurrekontu orokorrak. 1.716 milioi erabilgarri, Aldundiak emoten dauzan zerbitzu publikoak indartu eta babesteko, eta horretatik %44,7 gizarte ekintzako programetara bideratuko da. “Nik pentsetan dot ziurbakotasun garai honetan berebizikoa dala daukaguna bermatzea eta indartzea” adierazo dau Ana Otaduik.
Aurten 500 urte beteko dira Bizkaiko Foru Barria onartu zanetik eta ospatzeko hainbat ekimen eroango dabez aurrera. Datorren barikuan prentsaurrekoa egingo dabe Gernikan, Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiagaz batera, urteurren berezia ospatzeko antolatu dabezan ekimenak jakitera emoteko.
