
Ausarta jaialdia egingo dabe zapatu honetan Leketion, plazan. Minbizia daben ume eta nerabeen familien ASPANOVAS alkartearentzako dirua batuko dabe, gai honen gaineko kontzientzia eragiteaz gain. Batzen daben dirua Aspanovasek Gurutzetan laguntza oso edo integralerako erabiliko dabe.
Goizeko hamaiketan hasiko ditue jarduerak, arratsaldeko 15:30ak arte. Tarte horretan ondo pasetako moduko jarduerak izango dira: Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoak, Oier magoa, puzgarriak, jolasak, tailerrak eta Unai Egia eta Saji-ren kontzertua. Ondoren indaba-jana, Putxeraren kofradiaren eskutik.