
AZET sindikatuak salatu dau Tamara izeneko emakumea umedun eta bost semealabagaz kaleratu dabela San Frantziskoko etxebizitza batetik, alternatibarik eskaini barik, eta orain ostatu baten dagoela. Gainera, Aldundiaren aginduz kaleratu dabela, eta hori larriagoa dala.
AZET etxebizitza sindikatuaaren arabera, Bilbon etxebakotze asko egiten da, batzuk zuzenean eta beste batzuk zeharka. Epailearen agindu barik be egiten ei dira etxebakotzeak. Sarri askotan alternatibarik ez ei da eskaintzen, kalean be gero eta jente gehiago bizi ei da eta zerbitzuak gainezka ei dagoz. AZETetik esan dabe gero eta jente gehiagok joten dauela eurengana, eta eurak arazo indibidualak gatazka kolektibo bihurtzen ahalegintzen dirala.