Miren Gaztañaga da protagonista nagusia

David Perez Sañudo zuzendariaren bigarren film luzea da

“Azken Erromantikoak” pantaila handian gaurtik

"Azken Erromantikoak" filma / Unai Mateo

Pantaila handian ikusi ahal izango da gaurtik David Perez Sañudoren Azken Erromantikoak-Los Ultimos Romanticos film luzea. Donostiako Zinemaldian estreinau zan, Varsovian be izan da eta azkenik, Sevillan egin dan zinema europarraren jaialdian be ikusi ahal izan da aurretik. Aste honetako estreinaldietariko bat da Txani Rodriguezek idatzitako eleberrian oinarritutako pelikulea. Rodriguezek Euskadi literatur saria irabazi eban lan honi esker.

Istorioa

Irune da Azken Erromantikoak filmaren protagonistea. Paper-fabrika baten egiten dau lan eta bere bizitza aldatu egiten da bularrean handitu bat detektetan deutsienean. Miren Gaztañaga aktoreak egiten dau Iruneren papera. Aitortu deuskunez, kastinerako irakurri eban Txani Rodriguezen eleberria. Irunerena egin behar izatea opari modura hartu dau aktoreak. Oso eskertuta azaldu da David Perez-Sañudo zuzendariagaz. Gaztañagagaz batera, Maica Barroso eta Erik Probanza aktoreak be agertzen dira lan honetan. Eleberriaren egokitzapenaz barriz, Marina Parés eta David Perez Sañudo arduratu dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00