
Domekan, Ekintza Katolikoaren eta Sekular Apostolutzaren eguna ospatuko da, Mendekoste eguna. Laikoek kristau alkarte ardurakideen eraikuntzan daukien zeregin esanguratsua erakutsi gura da egun honen bitartez. Hemen Bizkaian, Bilboko Elizbarrutian Ekintza Katoliko Orokorrak be badauka talde iraunkorra. Asier Arteaga da kidea eta zelango taldea dan azaldu deusku. Nagusi, gazte eta umez osotutako taldea da eta 70-80 lagun inguruk osotzen dabe. Domekakoa urteko egunik garrantzitsuenetarikoa da eurentzat. Aurten ganera, jubileo urtea izanik egun berezia izango da. ‘Itxaropenaren testigu munduan’ leloa aukeratu da urte honetarako.
Ekitaldiak Basaurin
Domekan, Basaurin egingo dabe ekintza nagusia, Sagarrak talde ekologisteagaz batera. Ingurumenaren aldeko ekintzea izango da. Erreka garbitzera joango dira. Arteagak azpimarratu dau, euren alkarteak beste alkarte batzuk ezagutu gura dauazala eta horreri emoten deutsiela aurten garrantzia. Ordubatetan mezea izango da Basaurin eta bazkaria daukie ostean. Aurretik, asteon, online erretiroa egiten dabilz. Whatsapp sarea erabilita, taldean ari dira ingurumenaren ganeko hausnarketak egiten.