Maider Zalduondo: "festa bat baino, esperientzia bat biziko da"

Mahasti Artean gastronomia, kultura eta natura uztartzen dabezan jaialdi gastro-kulturala da

Badator Mahasti artean jaialdia

Barikuan emongo deutse hasierea 2025eko Mahasti artean jaialdiari Morgako Talleri Berria Upategian. Mahasti Artean gastronomia, kultura eta natura uztartzen dabezan jaialdi gastro-kulturala da. Bizkaiko eskualde ezberdinetako mahasti paregabeetan, kalitatezko proposamen gastronomiko eta kulturalak eskaintzen dabezan jaialdi jasangarria da.

Barikutik domekara Bizkaiko Txakolinak hainbat ekitaldi antolatu dauz:

Barikuan:

  • Mahasti komedia: Jon Plazaolaren eskutik Tu-Tum, Platz

Zapatuan:

  • Mahasti Yoga
  • Mahasti musika: Mikosis eta Belako

Domekan:

  • Mahasti Gourmet: Urdaibaiko esentziak eta ostean DJ Txuck Turner

Sarrerak https://bizkaikotxakolina.eus/eu/ webgunean eskuragai dagoz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00