Doako zerbitzua da eta ez dau arrastorik izten

Zeuk Esan zerbitzua 24 orduz eskeiniko da maiatzaren 2tik aurrera

Bakardadea sentitzen dabe haur eta nerabe askok eta askok

Haurren bakardadea / Dephositphotos.com

Eusko Jaurlaritzak aurreko astean emon eban jakiten, maiatzaren 2tik aurrera 24 orduz eskeiniko dala Zeuk Esan telefono zerbitzua, haurrei eta nerabeei zuzendutako zerbitzua. 116111 telefono-zenbakiaren bitartez eskaintzen dan zerbitzua da honakoa. 24 orduko zerbitzua eskaintzeaz gain urteko egun guztietan eskeiniko da.

Bakardadea

Igaz 1600 kontsulta baino gehiago egin ziran, gehienak haur eta nerabeenak. Gogoratu behar, haur eta nerabeen inguruan dagozan helduak be artatzen direla zerbitzu honetan, hau da, gurasoak, senideak edo profesionalak be, irakasleak edo begiraleak adibidez. 16 eta 18 urte arteko gazteenak izan ziran konsulta gehienak. Neska eta mutilen arteko proportzinoa antzekoa izan zan. Kepa Torrealdea zerbitzuaren koordinatzaileak esan deuskunez, asko eta asko izan dira aspaldian bakardade sentimenduak eraginda telefono honetara deitzen dabenak. Gizartean, gaur egun, honen ganeko hausnarketea egin beharko litzatekeela azpimarratu dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00