Xanti Larrañaga BAM-eko zuzendariak nabarmendu dau garrantzitsua dala izen-emotea hainbat arinen egitea

Izen-emotea arin egin ezkero, norberak nahi dauena ikasteko aukera gehiago dago, Xanti Larrañaga BAM-eko zuzendariaren arabera

BAM irakasle eskolan, asteon amaituko da izena emoteko lehen epea

Xanti Larrañaga BAM-eko zuzendaria / Bizkaia Irratia

Herriz Herri saioa Begoñako Andra Mari irakasle eskolatik egin dogu asteon, BAM-etik. BAM 1948an sortu eben Derion, hontxe dagoen lekuan. Aurten, ba, 75 urte beteko ditu. Xanti Larrañaga zuzendariak esan deuskunez, ilusinoz ekin deutsie urteurrenari. Harro dagoz orain arte egindako lanagaz. Kalidadeko irakaskuntzea eskaintzeko esperientzia pilatuz joan dirala esan deusku.

Une honetan, 800 ikasle baino gehiago dabilz BAM-en.  Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduak eskaintzen ditue, eta gradu bikotxa be bai. Datorren urterako aurrematrikulak egiteko sasoia da hon. Asteon amaituko da lehen aldia. Larrañagak nabarmendu dau, norberak nahi dauena ikasteko, komenigarria dala izen-emotea hainbat arinen egitea. Hurrengorako itxi ezkero, plaza barik geratu leitekela.

‘Atea zabalik’ jardunaldia be egin dabe BAM-en. Guztira, 180 ikaslegai joan dira. Beste jardunaldi batzuk egitekotan be badagoz. Beti be, eskariaren arabera. Eskariak egiteko, BAM-eko webgunera jotea baino ez dago: www.bam.edu.es. Hondino zer ikasi argi euki ezik, datorren astean hasiko da izen-emoteko bigarren epea. Lehenengoa asteon amaituko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00