Gurutze Gorriak Banderatxoaren Jaia ospatzen dau gaur Bilbon, egoera txarrean dagozanei alkartasuna erakusteko. Ekintza hau 350 boluntario baino gehiagoren lanari esker egin daiteke, batez bere adinekoen lanari esker.
Aurtengo edizinoan, “Cruz Roja Reacciona: erantzun zuzena, berehalakoa eta gertukoa pandemiak, klima aldaketak eta Ukrainako gatazkak eragindako krisiaren aurrean” planera bideratuko dira. Plan honen bidez herritarren beharrizan gero eta handiagoei erantzun gura jake, aurten jadanik % 10,5etik gorakoa dan oinarrizko ondasun eta zerbitzuen prezioen etengabeko igoeraren testuinguruan. Lehenengo fasean, Gurutze Gorriak 457 etxetako (1.828 pertsona) beharrei erantzun gura deutse Bizkaian.
Pobrezia energetikoaren kasuan, Gurutze Gorriak ikusi dau Bizkaian aurreko urtean baino arreta handiagoa emon dala. 2021ean 727 familiak jaso eben hornidurak ordaintzeko laguntzea, eta aurten, barriz, 849 familiari emon jake.
Gaur egungo egoeraren ondorioz, etxe askok zailtasun handiak dabez oinarrizko beharrei erantzuteko, batez bere etxebizitzari, gasari, elektrizitateari, elikagaiei eta garraioei jagokenean.