Bizi Kirola Euskaraz ekimenak 17. edizinoa beteko dau aurten

Basauriko 18 kirol alkartek hartuko dabe parte

Basauriko Bizi Kirola Euskaraz ekimena domekan egingo da

Basauriko Bizi Kirola Euskaraz jardunaldia / Bizkaia Irratia

Euskarak gizartearen arlo guztietan egon behar dau, eta kirolean be bai. Batez be, etxeko txikienakaz bagabilz. Basauriko 18 kirol alkartek bat egingo dabe Bizi Kirola Euskaraz jardunaldiagaz irailaren 14an. Artunduaga kiroldegian izango da, 10:30etatik 13:30era bitartean. Pabiloi nagusian, frontoian, kirol-geletan eta tenis aretoan izango dira jolasak, danak euskaraz eta 6 urtetik gorako umeei zuzenduta.

Bizi Kirola Euskaraz ekimenak 17 urte bete dauz. Basaurin kirol ekitaldien artean egonkortuta dagoan ekintza da Udaletik azpimarratu dabenez, herritarren eta kirol alkarteen parte-hartze zabala batzen dauna eta kirolean euskarazko ohiturak bultzatzeko tresna bihurtu dana. Maria Fernandez Euskera zinegotziak Bizkaia Irratian azaldu dauanez, aurtengo edizinoan 18 kirol alkartek hartuko dabe parte. Parte-hartzaileek hainbat kiroletan jarduteko erea izango dabe: atletismoa, halterofilia, saskibaloia, irristaketa, eskubaloia, futbola, karatea, aikidoa, esku-pelota, mahai tenisa eta xakea. Kirol bakotxean ariketa batzuk ikasi eta praktikan jarriko dabez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00